sarrera
diskografia
kontzertuak
argazkiak
harremanak
loturak
copyleft
bandaren berriak

Nor gara gu?

Banda Batxoki taldearen proiektua 2000. urteko udaran sortu genuen Iruñeko Txantrea auzoan. Errota zahar baten ganbarran elkarturik bakoitzak ahal zuena egiten zuen garai horietan: gaur baxua jotzen duenak saxofoia jotzen zuen (ideiarik ez bazuen ere). Gaur abeslaria den beste batek güira jotzen hasi zen (mexikotik ekarritako tresna), eta egungo gitarrajole batek patxaran botila jotzen zuen. Beste gitarrajoleak 15 wattiozko ampli batekin hasi zen lehenengo notak ateratzen eta bateria bezala tinbal bat aulki baten gainean, plater pare bat sabaiatik eskegita (benetan) eta dunbal bat besterik ez genuen.
Horrela izanda, poliki poliki osatu genuen gaur egun dugun banda. Hiru abeslari (batzutan), bi guitarra, baxua, bateria eta 2003ko urrian fitxatu genuen armonikajole ezezaguna, besteak beste…

Zer gara gu?

2002ko martxoaren 23an eman genuen gure lehengo kontzertua, Txantreako Ezkaba gaztetxearen bigarren urtemugako festan talde sorpresa moduan iragarrita.
Ondoren, Kematxen (is dead) taldearen lagunen eskutik Euskal Herriko geografian zehar, kinki tour izeneko birari ekin genion, baten batek aipatu zuen bezala, punk de guerrillas eginez.
Musikalki punk eta rockaren artean definitu daiteke banda batxokiren musika, baina esan beharra dago, musika baino gehiago ikuskizun musikala egiten dugula eszenatoki gainean. Hiru urte hauetan hain zuzen ere, ausardiaz beteta, denetarik egin dugu; baxurik gabe jo, ia ia abeslaririk gabe, zeharo mozkorturik jo, edo alkohol tantarik dastatu gabe ere, lau katuen aurrean jo edo mila pertsonen aurrean…

 

Ezkaba mendiko leku ezezagun batetik

Banda Batxokiko Buru Batzar Klandestinoa

2005

WEB HAU COPYLEFT LITZENTZIAPEAN DAGO