Diskografia

 

Hauek dira orain arte atera ditugun diskoak

Jan Goikoa eta Lege Txarra. Gure lehengo diskoa. Ez da, behar bada, munduko onena izango, baina gorrotoz egin genuen eta oso gustura geratu ginen. Kritikak gainera, ez ziren oso gogorrak izan.


Hemen edo hemen klik eginez deskargatu ahal duzu.

Portada eta libretoa hemen dituzu.

Zaharragoak, gaiztoagoak. Bigarrena. Soinua dexente hobetu genuen, baina ordurako ezin genuen inor gehiago engainatu. Salmentak lehenengoa baino kaxkarragoak izan arren, eta oso jatorrak garenez, hemen utziko dugu, nahi duenaren esku. Hainbeste lan hartu genuen, pena izanen litzatekeela alferrik galtzea altxor hau...


Hemen edo hemen klik eginez deskargatu ahal duzu.

Portada eta libretoa hemen dituzu.

2005. Autoekoiztua (Mao Tse Punk ekoizpenen bitartez)

Copyleft lizentziapean.

Prezioa: 6 euro

Agortua!

2006. Autoekoiztua (Musikherria eta Mao Tse Punk ekoizpenen bitartez)

Copyleft lizentziapean.

Prezioa: 9 euro

Izar Gorriak Bihotzean. Aurretik argitaratu gabeko kanta. Askapenak 20 urte bete zituenean DVD-CD bat argitaratu zuen hainbat talderen partehartzearekin. Guk ere gure perlatxoa bota genuen bertan, abesti hau bereziki grabatuz. Eta orain hemen duzue, zuen gozamenerako.


Hemen edo hemen klik eginez deskargatu ahal duzu.

2007. Askapena 20 urte; Izar gorriak bihotzean kanta