Beti kalean jotzen
Beti kalean jotzen
Banda Batxoki taldearen proiektua 2000. urteko udaran sortu genuen Iruñeko Txantrea auzoan. Errota zahar baten ganbaran elkarturik, bakoitzak ahal zuena egiten zuen garai horietan: gaur baxua jotzen duenak saxofoia jotzen zuen (ideiarik ez bazuen ere). Gaur abeslaria den beste batek guira jotzen hasi zen (Mexikotik ekarritako tresna), eta egungo gitarrajole batek patxaran botila jotzen zuen. Beste gitarrajoleak 15 watiozko anpli batekin hasi zen lehenengo notak ateratzen eta bateria bezala tinbal bat aulki baten gainean, plater pare bat sabaiatik eskegita (benetan) eta dinbal bat besterik ez genuen.
Horrela izanda, poliki-poliki osatu genuen gaur egun dugun banda. Hiru abeslari (batzuetan), bi guitarra, baxua, bateria eta 2003ko urrian fitxatu genuen armonikajole ezezaguna, besteak beste...
2002ko martxoaren 23an eman genuen gure lehengo kontzertua, Txantreako Ezkaba gaztetxearen bigarren urtemugako festan talde sorpresa moduan iragarrita.
Ondoren, Kematxen (is dead) taldearen lagunen eskutik Euskal Herriko geografian zehar, kinki tour izeneko birari ekin genion, baten batek aipatu zuen bezala, punk de guerrillas eginez.
Musikalki punk eta rockaren artean definitu daiteke banda batxokiren musika, baina esan beharra dago, musika baino gehiago ikuskizun musikala egiten dugula eszenatoki gainean. Hiru urte hauetan hain zuzen ere, ausardiaz beteta, denetarik egin dugu; baxurik gabe jo, ia ia abeslaririk gabe, zeharo mozkorturik jo, edo alkohol tantarik dastatu gabe ere, lau katuen aurrean jo edo mila pertsonen aurrean...
Ezkaba mendiko leku ezezagun batetik
Banda Batxokiko Buru Batzar Klandestinoa
Nor gara gu?
Zer gara gu?
Azken berriak:
Azken dokumentuak: